Soreasun aretoa bai, eta filmak?

Erabiltzailearen aurpegia Zinekluba 2012ko urt. 4a, 19:01

 

Ta 3. Zine Klubak aurtengo ikasturtea ohi bezala, urrian hasteko asmo eta intentzio guztia zuen, baina arazo ekonomiko eta legalen ondorioz, atzeratu egin behar izan du. Gaur egungo zine eta banaketa munduak betebeharrak ezartzen ditu, eta horregatik, azken orduan, dena prest genuela, hasiera atzeratu eta aldaketak egin beharrean aurkitu gara.

 

Hilabeteotan, egoeraren inguruko hausnarketa egin eta helburuak finkatzeko erabili ditu taldeak, eta Udalarekin hitz egin ondoren, saiakera berri bati ekingo diogu. Gogoz eta indartsu.

 

Azpeitiko zine klubak 30 urtetik gorako historia du, eta bide horri jarraitu nahi diogu.  Gure taldearen helburua zirkuitu komertzialetik kanpoko kalitatezko pelikulak eskaintzea izan da. Beti ere gai sozialak lantzen dituzten filmei lehentasuna emanez. Horrekin, herriko kultur eskaintza oraindik eta anitzagoa izateko egiten dugu lan.

 

Egoera konplikatu arren, zine klubak apustu berri bat egin nahi du. Eta horretara gatoz. Urtarriletik martxora bitartean 5 film eskainiko ditugu. Oraingoan, Soreasun. Azpiegitura aldaketak, hemendik aurrera sarrera kobratzera eramango gaitu: 3 euro. Zinea, ostegunetan izango da, 21:30etan, eta film guztiak bertsio originalean botako dira. Aprobetxatu zine klubaren eskaintza hau, martxotik aurrera, zine klubik izango den ere ez dakigu eta.

 

Urtarrileko filmak:

 

-Urtarrilak 12: El hombre de al lado

 

- Urtarrilak 26: Another year

ANIMATU