Inauteriak 2024

Eltziegoko dultzaineroen partez, Arrasateko gaiteroak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2024ko ots. 9a, 14:08

Juan Carlos Gomez, Juantxo Gomez eta Jose Luis Gallego dultzaineroak, hirurak Eltziegokoak (Araba), 2017an etorri ziren lehen aldiz Azpeitiko karnabaletara, Elegante Egunean arratsaldeko zezenaren aurretik jotzera, Erdikale barrenean. Haien beste lagunen bat ere etorri izan da. Erretiroa hartu dute, eta erreportajea egin die Arabako Alea-k.

Arrasateko gaitero batzuk etorriko dira aurten Eltziegokoen ordez.

Argazkian, Juan Carlos Gomez, Juantxo Gomez eta Jose Luis Gallego dultzaineroak, 2020an, Azpeitian, Jai Karnabalean. Hemen, Orkatz gainean jotzen.