Santioak eta saninazioak 2023

Usek irabazi du, seigarren aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2023ko uzt. 26a, 09:45

Eusebio Sacristan Use, Mikel Vallejo gasteiztarra, Jonatan Estebanez Peta eta Juan Carlos Garcia Juancar izan dira lau finalistak Azpeitiko Errekortarien Txapelketan. Iaz ere Use izan zen irabazlea. 3.000 ikusle inguru izan dira zezen plazan. 

Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatuta eta udalak lagunduta, Azpeitiko Errekortarien Txapelketa jokatu zen atzo Azpeitiko zezen plazan. Eusebio Sacristan Usek ez zuen hutsik egin, eta seigarrenez irabazi du Azpeitiko Errekortari Txapelketa. Mikel Vallejo gasteiztarra, Jonatan Estebanez Peta eta Juan Carlos Garcia Juancar izan ziren beste hiru finalistak. 

Iaz ere Use izan zen irabazlea. Guztira, 3.000 ikusle inguru izan dira zezen plazan.