Ostiraletik aurrera erosi ahal izango dira Errekortarien Txapelketa Nagusirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2022ko uzt. 9a, 22:44
Jendetza izan zen 2019ko Errekortari Txapelketan.

Santio Egunez izango da txapelketa, 18:00etan hasita. Numeratutako sarrerak plazan erosi ahal izango dira hainbat egunetan, eta sarrera orokorrak, berriz, herriko hainbat tabernatan. Sarrerak aurrez erostea gomendatu du Zezen Beltzek.

Hilaren 25ean, Santio Egunean izango da Azpeitian Errekortari Txapelketa Nagusia (18:00), eta sarrerak salgai ostiraletik, uztailaren 15etik, aurrera jarriko ditu Zezen Beltz elkarteak.

Numeratutako sarrerak uztailaren 15ean, 21ean eta 22an 18:30etik 20:00etara eskuratu ahal izango dira plazan, udaletxeko arkupeetan, eta Santio Egunean bertan ere erosi ahal izango dira 12:30etik 14:00etara. Gainera, ekitaldiaren egunean 17:00etatik aurrera ere izango dira salgai zezen plazako leihatilan.

Sarrera orokorrak, berriz, Azpeitiko Pastorkuan, Mendizaleen tabernan, Berdien, Jim Clarken, Eguzkitzan, Etxe Zurin nahiz Kantoin zein Azkoitiko Elurren erosi ahal izango dira.

Sarrerak aurretik erostea gomendatzen da. 0-4 urtekoek doan izango dute sarrera, eta besteek, hamar eta 22 euro artean ordaindu beharko dute.

Honako hauek dira sarreren prezioak:

Sarrera orokorrak, numeratu gabeak

  • 0-4 urte: doan.
  • 5-14 urte: hamar euro.
  • 15 urtetik aurrera: hamabost euro.

Numeratutako sarrerak

  • Barrera:
    • Itzala: 22 euro.
    • Eguzkia-itzala: 22 euro.
    • Eguzkia: 22 euro.
  • Gradako 1. ilara:
    • Itzala: 22 euro.
    • Eguzkia: 22 euro.
  • Palkoa:
    • 1. ilara: 20 euro.
    • Orokorra: 20 euro.

Zezen Beltzek datozen egunetan aurkeztuko du hilaren 25eko Errekortari Txapelketa Nagusia.