Errekortari Txapelketarako sarrerak, aurki salgai

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2022ko uzt. 3a, 16:27
2019ko Errekortarien Txapelketako irudia.

Uztailaren 25ean, Santio Egunez, izango da txapelketa (18:00), zezen plazan. Ohiko tokietan erosi ahal izango dira sarrerak uztailaren 15etik aurrera, eta udaletxearen azpian egun jakin batzuetan.

Hilaren 25ean, Santio Egunez, izango da Errekortari Txapelketa Nagusia Azpeitian. 18:00etan hasita, zezen plazan izango da txapelketa, eta sarrerak hilaren 15etik aurrera egongo dira salgai.

Honako hauek dira sarrerak saltzeko datak eta lekuak:

  • Ohiko tokietan: uztailaren 15etik aurrera.
  • Udaletxe azpian: uztailak 15, 21 zein 22 (18:30-20:00) eta 25 (12:00-14:00).
  • Ekitaldiaren aurretik, zezen plazan bertan.
     

Zezen Beltzek pare bat astera aurkeztuko du saioa.