Bidali sokamuturreko bideo motzak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2018ko ots. 8a, 22:59
Hirugarren urtez segidan sokamutur saioetan grabatutako bideo laburrak bidaltzeko eskatu die zaleei Zezen Beltz elkarteak. Duela bi urte 121 bideo jaso genituen; iaz 133. Animatu aurten ere, sokamuturzaleok. Bidali 717770069 whatsapp zenbakira bideoak. Hemen ezaugarri gehiago: \ \ - Gaia: Azpeitiko karnabaletako sokamuturra (giroa, zezena, sokamutilak, ganaduzaleak, zaleak...). \ \ - 717770069 whatsapp zenbakira bidali bideoak (Zezen Beltzena da). \ \ - Egilearen izena eta abizenak jarri bidalketan. \ \ - Bideoaren neurria, nahi dena. \ \ - Horizontalean bidali. Ezinbestekoa da hori. \ \ - Koloretan edo txuri-beltzean. \ \ - Ahal dela, bideo motzak izatea. Montajeak ere bidal daitezke, ordea. \ \ - Nahi adina bideo bidali ahal dira. \ \ - Karnabaletako astean helarazi (otsailak 11-18). \ \ - Bidaltzaileen artean bi lagunentzako zozketa bat egingo dugu. \ \ - Zezen Beltzek bideo horiek YouTuben duen kanalera igoko ditu, montajea eginda. \ \ Hemen karnabaletako sokamuturreko hitzorduak: http://sokamuturra500.eus/?p=888