Zezen Beltz IX. asteburuaren hasiera, bihar (ostirala)

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | Iruzkina
2017-10-12 11:13

Bihar (ostirala) hasiko da Zezen Beltz IX. asteburua. Hemen egitaraua berriro:

Urriak 13, ostirala:

19:00: 'Sergio' dokumentala. Sergio Colas entzierro lasterkariari buruzko dokumentala, Soreasu zinema antzokian. Ondoren, mokadua.

Urriak 14, larunbata:

12:30: sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak.

17:00: Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Sarrera: hiru euro. Salgai daude jadanik: Azpeitian Juantxo-txiki, Olakor, Korrale eta Sanagustinen, eta Azkoitian Elurren. Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea diruz laguntzeko ekitaldia. Jokoen ondoren, zezen txikiak haurrentzat.

Urriak 15, igandea:

12:30: sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea pazan, musika alaiturik. Goizean, Zezen Beltz kamisetak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da.

17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.

Informazio gehiago:
http://zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyft...

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa