Eman arnasa

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2017ko urr. 10a, 22:00

Aurtengo Zezen Beltz asteburuan ere Grand Prix-en (larunbata, 17:00) ateratzen den dirua elkarte sozial batentzako bideratuko dugu. Aurten Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartearentzat izango da. Arnas fisioterapia, fibrosi kistikoa dutenentzat bizi kalitate on bat mantentzeko ezinbesteko tresna da. EAEko elkarteak dio erakundeen aldetik nahikoa laguntza ez dutela jasotzen eta halako jaialdiak oso lagungarri zaizkiela. 

Iazko Grand Prixaren ondoren Aspanogi, minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkarteari 6.000 euro eman zizkion Zezen Beltzek.

Datorren larunbatean izango da Grand Prix solidarioa, 17:00etatik aurrera, Azpeitiko zezen plazan. Sarrerak salgai daude, hiru eurotan: Azpeitian Juantxo-txiki, Olakor, Korrale eta Sanagustinen, eta Azkoitian Elurren. Jokoen ondoren, haurrentzat zezen txikiak egongo dira.

Ostiral honetan hasiko da Zezen Beltz IX. asteburua, Sergio dokumentalarekin (Soreasu, 19:00). Entzumen desgaitasuna duen entzierro lasterkaria da Sergio Colas. Asteburuaz informazio gehiago, hemen.