Hemen da Zezen Beltz IX. asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2017ko urr. 2a, 16:35
Zezen Beltz VI. asteburuko (2014) sokamutur txikia. Aurten ere izango da, urriaren 15ean.

Urriaren 13an, 14an eta 15ean izango da. Besteak beste, Sergio Colas entzierro lasterkariari buruzko dokumentala, Grand Prix solidarioa (sarrerak salgai daude jadanik), helduen entzierroa, txikientzako ekintzak...

Bederatzigarren aldiz antolatu du Zezen Beltz elkarteak udazkeneko aste bukaera berezia. 2008an sortu genuen elkartea, eta hurrengo urtean egin genuen I. asteburua. Harrezkero ez dugu hutsik egin.

Aurtengo edizioa ere bete-betean dator. Datorren astean izango da: urriaren 13an, 14an eta 15ean. Zatoz! 

Urriak 13, ostirala

19:00: Sergio, El documental. Sergio Colas entzierro lasterkariari buruzko dokumentala, Soreasu zinema antzokian. Ondoren, mokadua.

Urriak 14, larunbata

12:30: sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak.

17:00: Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Sarrera: hiru euro. Salgai daude jadanik: Azpeitian Juantxo-txiki, Olakor, Korrale eta Sanagustinen, eta Azkoitian Elurren. Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea diruz laguntzeko ekitaldia. Jokoen ondoren, zezen txikiak haurrentzat. 

Urriak 15, igandea

12:30: sokamutur txikia. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea pazan, musika alaiturik. Goizean, Zezen Beltz kamisetak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da.

17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.