Nuarbeko Trinitate festetan sokamuturra izango da aurtengoan ere

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2017ko eka. 7a, 12:45
Aurtengo Nuarbeko Trinitate festetan ere izango da helduentzako eta txikientzako sokamuturra, bosgarren urtez segidan. Larunbat honetan izango da saioa, 16:30etik aurrera, Arno ganadutegiko zezenekin, bertako festa batzordeak eta Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Nuarbetarrei eskerrik asko! (argazkia, duela bi urtekoa da).