Zezen Beltzen YouTubek, 200.000 ikustaldi!

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2017ko mar. 14a, 21:26
Zezen Beltz elkartearen YouTubeko kanalak 200.000 ikustaldi gainditu ditu aste honetan. Ia 202.800 dauzka oraintxe bertan. Datu bikaina delakoan gaude. 2011ko otsailetik dugu youtube.com/zezenbeltz2010; duela sei urtetik, beraz. \ \ Bideoak Azpeitiko sokamuturrekoak (handikoak nahiz txikikoak), zezen txikietakoak, Grand Prixekoak, errekortarien txapelketakoak, entzierro txikikoak edota sokamuturraren kongresuetakoak dira. Soka ez da eten dokumentala ere badugu igoa, atalka. Ikus-entzuneko arloan artxiboa osatzen joateko sortu genuen YouTubeko kanala. \ \ Eskerrik asko bisitari denei!