Karnabalak 2017

Ederra izan da!

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2017ko mar. 1a, 16:00

Bukatu dira aurtengo karnabalak eta bertako sokamutur irteerak. Oso balorazio ona egiten dugu, ederra izan baita: jendetza zezenean, sekulako anbientea, eguraldiak ere lagundu du... Hiru sokamutil erretiratu dira: Oskar Osinalde, Mikel Odriozola eta Iban Sudupe; eskerrik asko! Baita sokamuturrean parte hartu duzuen denoi ere! Hurrengo urtean gehiago, bai horixe! (ikusi bideo batzuk behean; zuk sokamuturreko bideorik grabatu baduzu, bidali Whatsapp-ez: 717770069)

Bi ohar:

1. Hurrengo urtean Azpeitiko kaleko zezenak-sokamuturrak, 500 urte (idatzizko lehen konstantzia dagoenetik). Zerbait berezia prestatu nahi dugu herriko eragile batzuen artean. Izango dituzue berriak. 

2. Zaleen bideoak: bidali, beraz, zure bideoak. Sarera joango gara igotzen muntaiak egitean, eta parte hartzaileen artean zozketa datorren astean egingo dugu (bi lagunentzako afaria). Ari gara dozenaka bideo jasotzen. Animo!

Berriz ere eskerrik asko denei!