Errekortarien Txapelketako sarrerak salgai laster

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2016ko uzt. 6a, 10:58
Iazko saioko argazki bat.

Santio egunez izango da saioa, uztailaren 25ean, Azpeitiko zezen plazan, 18:30ean hasita. Aurtengoa X. edizioa izango da. Numeratu gabeko sarrerak datorren astelehenetik aurrera egongo dira, ohiko tabernetan; numeratuak, hilaren 15etik aurrera, udaletxe azpian.

Errekortarien Txapelketako Azpeitiko aurtengo saioa uztailaren 25ean izango da, Santio egunean, zezen-plazan, 18:30ean hasita. Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatutako saioa da, eta sarrerak hilaren 15etik aurrera egongo dira salgai: numeratuak udaletxe azpian, eta numeratu gabeak ohiko tabernetan.

Hilaren 15ean bertan aurkeztuko dugu saioa, zezen plazan, 19:00etan. Orduan jakinaraziko ditugu eguneko xehetasun gehiago. Aurtengoa X. aldia izango da.

Zalantzak-eta argitzeko, aurten telefono / whatsapp zenbaki bat jarri dugu: 717-770 069

SARREREN PREZIOAK

Orokorrak, numeratu gabeak:

0-4 urte: doan.

5-14 urte: 10 euro.

15 urtetik aurrera: 15 euro.

Numeratuak:

Barrera:

- Itzala: 20 euro.

- Eguzkia-itzala: 20 euro.

- Eguzkia: 20 euro

Grada, 1. ilara:

- Itzala: 20 euro

- Eguzkia: 20 euro

Palkoa:

- 1. ilara: 20 euro.

- Orokorra: 18 euro.

SARREREN SALMENTAK

Numeratuak:

Tokia: Azpeitiko udaletxe azpian.

Uztailak 15 (ostirala): 18:30 – 20:30

Uztailak 21 (osteguna): 18:30 – 20:30

Uztailak 22 (ostirala): 18:30 – 20:30

Uztailak 24 (igandea): 18:30 – 20:30

Uztailak 25 (astelehena): 11:00 – 14:00

Numeratu gabeak (datorren astelehenetik aurrera):

Azpeitian: Pastorkua, Harzubia, Jim Clark, Juantxo Txiki, Eguzkitza, Kantoi, Iraurgi SB, Azpeitia, Ametsa, Etxe Zuri.

Azkoitian: Elurre.

Egunean bertan, arratsaldez:

Sarrerak erosteko aukera izango da, zezen plazan. Leihatila 17:00 aldera irekiko da.

Sarrerak aurrez erostea gomendatzen da.