Sokamuturreko 121 bideo, eta 25 bidaltzaile

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | Festak | Bideoa
2016-02-16 10:08

Zezen Beltz elkarteak jendeari karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak eskatu dizkio aurten, lehen aldiz, ikusentzuneko artxiboa osatzen joateko, eta emaitza ederra izan da: 121 bideo jaso ditugu, eta 25 lagunek bidali dituzte. Joan den igandean bukatu zen epea, orain montaje lan bat egiten ari gara, eta irudiak jarriko ditugu elkartearen YouTubeko kanalean. 25 bidaltzaileen artean aste honetan zozketatuko dugu bi lagunentzako afaria, eta Zezen Beltzen elastiko batzuk ere zozketatuko ditugu; emango dugu horien berri ere. Eskerrik asko denei! Bideoa: Mikel Perezek bidalia.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa