Karnabalak 2016

Karnabaletako sokamuturreko ordutegia eta ganadutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2016ko ots. 1a, 11:30

Txikien eta, batez ere, helduen sokamutur saioak izango ditugu festa hauetan. (bideoa: iazko jai karnabaleko arratsaldeko irteera, Josu Legarda-ereñok grabatutakoa; Zezen Beltzen YouTubeko bigarren bideo bisitatuena da, 5.500 pasarekin).

Jai karnabala (otsailak 7)

12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako zezenak ganadutegia.

16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako zezenak ganadutegia.

Astelehen karnabala (otsailak 8)

11:00-12:30: txikien sokamuturra, eta plazan zezen txikiak eta pottokak, Arno ganadutegia.

16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.

Astearte karnabala (otsailak 9)

07:00-10:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.

16:30-20:00: helduen sokamuturra, Arno ganadutegia.

Gogoratu: 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute sokamuturreko ibilbidean egotea.