Bihar (larunbata) helduen sokamuturra Errebalean

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2013ko aza. 8a, 10:00
Bihar (larunbata) helduen sokamuturra izango da Errebalean, kaleko festen baitan, bertako festa batzordeak antolatuta, Zezen Beltzen laguntzarekin. 16:30ean hasiko da. Ganadutegia: Lopene –joan den urriaren 20an egin zuen helduen sokamuturrean debuta, Azpeitian, Zezen Beltzen V. asteburuan–. \ \ Sokamuturraren aurretik bazkaria egingo dugu elkarteko kideok, urtean zehar laguntzen digutenekin batera.