Urriaren 20an sokamuturra egongo da, Zezen Beltzek antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2013ko ira. 27a, 12:00

Aurten elkartearen festak berrikuntza batzuk izango ditu. Haietako bat: lehenego aldiz helduen sokamuturra egongo da.

Urriaren 12an, 13an eta 20an izango da aurten Zezen Beltz elkartearen asteburua –V.a–, eta hamar bat egunera jakinaraziko dugu egitarau osoa. Aurreratu dezakegu aurten lehen aldiz helduen sokamuturra egongo dela: urriaren 20an, igandearekin.

16:30ean hasiko da, eta Lopene ganadutegiaren helduen zezeneko debuta izango da.

Zezen Beltzek ordainduko du ganaduaren gastua, eta prest dago herriko dendariei erakusleihoak babesteko egurrak jartzen laguntzeko.

Urriaren 20an bertan 12:30ean sokamutur txikia izango da, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txikiak eta poniak, herriko plazan bertan.