18 urteko azpeitiar batek adarkada jaso du Iruñeko entzierroan, eta ebakuntza egin diote

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2013ko uzt. 13a, 15:55

Ander Beobide C.k ezkerreko besapean jaso du adarkada, bost zentrimetrokoa, kailejoian jende pilaketa sortu denean. Zezen plazan bertan operatu dute, eta geroztik erietxe batean ingresatuta dago, pronostiko larriarekin. 

Uztailaren 13an, zapatua, 18:00ak inguruan, Ander Beobidek Twitterren esan du "ondo" dagoela. "Danon informaziyoako, ondo nao! Eskerrikasko animueatik!".

Azken ordukoa (uztailak 17, 14:00): Ander Beobidek gaur jaso du alta Nafarroako ospitalean, eta Zumarragako ospitalera eraman dute, han tratamendua jarraitzeko.

Kailejoi bukaeran eta zezen plaza sarreran sortu den jende pilaketak arrisku handia eragin du, mantsoak eta zezenak gainera joan baitzaizkie korrikalariei.

Entzierroan denera 23 lagun zauritu dira, eta haietatik hamaseik alta jaso dute dagoeneko. Adarkada, azpeitiarrak eta estatubatuar batek izan dute –honek, ipurmasailean, Estafeta kalean–. Larrien gasteiztar bat dago, pilaketan traumatismo toraziko larria izan du, itomen sindromearekin.

Zezen Beltz elkartearen partetik, animoak Ander Beobideri.

Berria.info-ko albistea.