Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko uzt. 2a, 12:07
Eskerrak emateko oharra da hau. \ \ Joan den asteburuan Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak) izan gara, Sokako Zezenaren aurtengo kongresuan Azpeitiko eta inguruko 37 lagun, Zezen Beltz elkarteak irteera antolatuta. Hamahiru herritako sokamuturraren erakustaldia egon da; haien artean, Azpeitikoarena. Igande goizean izan zen gurea, hemen egiten den berdin-berdin, eta dena oso ondo atera zen. Kongresuko antolatzaileak eta zaleak ere oso gustura geratu ziren. \ \ Zezen Beltzek eskerrak eman nahi dizkie Azpeitiko Udalari, Pili eta Miren Udal Kultura Saileko teknikariei, Chivara joatera animatu ziren guztiei, han Azpeitiko stand-ean lanean aritu zuten guztiei, Chivako El Torico de la cuerda elkarteko lagunei, Ulazia-ko \'Saletxe\' txoferrrari, eta prentsa, argazki eta bideo lanetan aritu ziren lagun denei. \ \ -- \ Chivako Sokako Zezenaren kongresua dela-eta 50 bideo igo ditugu denera. Hemen guztiak: zezenekoak, stand-ekoak, girokoak, adierazpenak....