Zezen Beltzek ekainaren 4ra luzatu du Chivarako irteerako izen-emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2013ko mai. 9a, 13:30

Sokako Zezenaren kongresura ahal den jende gehien apuntatzeko hartu du erabakia elkarteak. Orain arte ia 25 lagunek eman dute izena (sokamuturzaleek, gaurko eta lehengo sokamutilek...). Zenbat eta jende gehiago izan, adinak ere desberdinak badira, orduan eta politagoa izango da. Ekainaren 28an izango da irteera, 13:00etan. Prezioa denera: 110 euro. Udaletxean, Interneten eta Eguzkitza eta Juantxo Txikin har daiteke inprimakia. Azpeitiko sokamuturraren erakustaldi bat izango da Chivan (Valentzia).

Chivarako irteerako zertzelada nagusiak:

- Sokako Zezenaren X. Kongresua izango da ekainaren 28, 29 eta 30ean Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak).

- Besteak beste, Azpeitiko sokamuturraren erakustaldi bat izango da.

- Zezen Beltz elkarteak irteera antolatu du. Irteera: ekainaren 28an Azpeitian, 13:00etan. Buelta: ekainaren 30ean Chivan, 14:00etan. Bidaia: autobusean.

- Prezioa: 110 euro (bidaia, apartamentua –bi gau–, lau otordu). Kutxabank-en ordain daiteke, eta udaletxean ere utzi daiteke dirua (Kultura Batzordea, 2. solairua).

- Izen-emateko inprimakia har daiteke: udaletxean (harrerako gunean), zezenbeltz.com-en (inprimakia) eta Eguzkitza eta Juantxo Txiki tabernatan.

- Adin nagusikoa ez den lagun batek ere eman dezake izena, baina betiere bere guraso edo tutore batekin.

- Izena emateko azken eguna: ekainak 4 (asteartea). 

Bidaiaren xehetasunak.

Kongresuaren xehetasunak

Aurkezpeneko albistea.