Ostiral honetan zabalduko du Zezen Beltz elkarteak egoitza berria

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2012ko urr. 9a, 19:03
Ostiral honetan zabalduko du Zezen Beltz elkarteak egoitza berria, Izarraitz pilotalekuaren sarrera ondoan. Orain arte Telefonica zeneko eraikinean izan dugu. Udalak utzi digu lokal berria (argazkian), eta elkarteko kideok egin ditugu berritze lan guztiak, Zezen Beltzen kontura. 13:30ak aldera izango da irekiera ekitaldia, luntx batekin, trikitilariek eta dultzaineroek lagunduta. Guztiok zaudete gonbidatuta.\ \ Hain zuzen, Zezen Beltzen IV. asteburuko ekitaldietako bat izango da inaugurazio hori. Hemen asteburuko egitarau osoa. Elastiko berriak salgai izango dira, hamabi eurotan.\ \ Salatu behar dugu baten bat guk kalean jarritako kartelak kentzen aritu dela.