Sanjuandegiko festak 2022

Maiatzaren 28an egingo dute Sanjaundegiko festetako Umeen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2022ko mai. 5a, 08:55

Jolasak, bazkaria eta Iago Magoren ikuskizuna izango dira Sanjuandegiko Umeen Egunean. Ekintza horiek Lehen Hezkuntzako haur guztiei zuzendutakoak izango dira. Parte hartu nahi dutenek bihar, ostirala, dute izena emateko azken eguna.

Bi urteko etenaren ostean, Sanjuandegira itzuliko da aurtengoan Mantangorri. Ohi bezala, ekaineko lehen asteburuan ospatuko dituzte festak, baina astebete lehenago, maiatzaren 28an, Umeen Eguna egingo dute. Egun hori Lehen Hezkuntzako haur guztiei zuzendutakoa izango da. Bihar, ostirala, da izena emateko azken eguna, eta bi aukera daude horretarako:

Online: Honako lotura honetako galdetegia bete beharko da: https://labur.eus/eoYbP.  Ordainketa egiteko, transferentzia egin behar da hurrengo kontuan: ES8530350020510200070209. Kontzeptu gisa, haurraren izen-abizenak eta jaiotze urtea zehaztu behar dira.
 
Lasa gozotegian: Horretarako, gutun azal batean haurraren izen-abizenak, jaiotze urtea eta dirua jarri beharko dira, behar izatekotan, kamisetaren neurria ere azaldu beharko da. (Alergiarik baldin badu ere bai). 

Aurreko urteren bateko kamiseta erabiliko duten haurrek hiru euro ordaindu beharko dute Umeen Egunean parte hartzeko, eta kamiseta berria nahi dutenek, berriz, bost euro.

Umeen Eguneko parte hartzaileak Jose Antonio Agirre plazan elkartuko dira maiatzaren 28an, 12:00etan. Jolasak egingo dituzte 13:45era arte, eta 14:00etan sabelak betetzeko bazkaria izango da. Bazkalostean, 14:30etik 15:00etara jolasak egingo dituzte berriro, eta amaitzean, gurasoekin elkartuko dira. Arratsaldean, berriz, Iago Magoren ikuskizuna izango da Jose Antonio Agirre plazan, 16:00etan.

Zalantzarik izatekotan, 645 47 17 00 telefonora deitu behar da.