Sanjuandegiko festak 2018

Altsasuko gazteen kontrako epaia salatzeko argazki erraldoia aterako dute gaur Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2018ko eka. 1a, 19:15

Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaia salatzeko argazki erraldoia deitu du XJ Auzolanen taldeak gaur arratsalde-gau alderako. Hitzordua Jose Antonio Agirre plazan jarri dute, 20:45ean. 

Bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako zortzi gazteei. Lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egitea egotzi die epaimahaiak. Gaur jakinarazi du epaia Auzitegi Nazionalak, eta erabaki hori salatzeko deitu du mobilizazioa XJ Auzolaneanek. Sanjuandegiko festen barruan aterako dute argazkia. 

Apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean epaitu zituzten zortzi gazteak, 2016ko urrian Altsasuko taberna batean bi guardi zibilekin izandako liskar batengatik. Epaiketan, 12 eta 62 urte arteko zigorrak eskatu zituen fiskaltzak.

Azpeitiko hainbat gazteak honako bideo hau egin zuten epaitutako zortzi gazteei babesa agertzeko: