Bertso afaria eta mahai bueltako kontuak, festetan murgiltzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean | Festak | Argazki galeria
2018-05-31 11:33

Bihar, ostirala, iritsiko da Mantangorri Sanjuandegira, baina hari aurrea hartuta, festan murgildu da auzoa dagoeneko. Atzo, asteazkena, urteroko hitzordu bihurtu den bertso afaria izan zen Baigera IIn, eta mahai bueltako giro jatorra nagusitu zen hasieratik. Nerea Ibartzabal eta Unai Agirre bertsolariak izan ziren aurtengo gonbidatuak, eta luze aritu ziren kantuan denetariko gaiak oinarri hartuta. Ibartzabal eta Agirre ez ziren kantuan aritu ziren bakarrak izan, ordea. Izan ere, bada bertsotarako zaletasunik bazterretan, eta bertso afaria amaitzean, kantuan zein festan jarraitu zuten hainbat lagunek trikiti eta pandero doinuak lagun. 

Behin motorrak berotuta, gaur jarraituko du Sanjuandegiko festetarako prestatutako egitarauak. 19:00etan hasita, Kantu jira eta pintxo-poteoa izango dira, eta 21:00etan mus txapelketa izango da. Ondoren, 22:00ak aldera, Erein eta Talka musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute. 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa