Umeen Eguna antolatzeko indar faltan, laguntza eske dator XJ Auzolanean

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2018ko api. 24a, 17:01
XJ Auzolanean taldeko kideok duela sei urte hasi ginen auzoko eta herriko umeei leku berezia egiten jaietan. Haiei zuzendutako jolas soil batzuk antolatu beharrean, balio jakin batzuetan oinarritutako egun osoko egitarua antolatzera pasatu ginen. Azken sei urte hauetan, 200 inguru ume eta 60 bat begirale eta guraso elkartu gara urtero Umeen Egunaren bueltan. Bai, sei urte hauetan 1.200 gaztetxotik gora elkartu gara Umeen Egunari bizia emateko. Nork esango zigun hori lortuko genuenik!\ \ Umeen Eguna ederra izaten da, ilusioz betetakoa. Polita da horrenbeste ume elkarrekin jolastean, dantzatzen eta gozatzen ikustea. Baina aurten, Sanjuandegiko festa batzordeko kideok ez dugu nahikoa indar egun hori aurrera ateratzeko. Beraz, laguntza eske gatoz. \ \ Umeen Eguna antolatu ahal izateko eta egitasmoari bultzada bat emateko batzar irekia deitu dugu maiatzaren 2rako. Bilera XJ Auzolaneanen lokalean izango da, 20:00etan hasita. Bertan ikusiko garelakoan agurtzen gara!