Hemen da Sanjuandegiko Ume Eguna

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2016ko mai. 12a, 12:30

Maiatzaren 28an izango da aurtengo umeen eguna. Izena emateko ikastetxeetan banatu diren fitxak bete behar dira eta ondoren Gazte Informazio Bulegoan edo Sanjuandegiko auzo lokalean utzi. Izen-ematea 5 euro izango da. 

Udaberria iritsi eta eguraldi onarekin batera hasi da Amona Mantangorri Sanjuandegirako bidea egiten. Hori dela-eta, Ume Eguna ere gerturatzen ari da, eta maiatzaren 28an, zapatua, egingo dugun egun osoko egitarauan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Honakoa izango da egitaraua:

11:00etan, Jose Antonio Agirre plazan elkartzea

11:00etatik 13:30era, jolasak

13:30ean, bazkaria

15:00etatik 16:00etara "Ekain-Txou" ikuskizuna

17:00etan Kalejira plazara! (Ekainak 5eko Lipdup grabaketan parte hartuko dugu)

Parte hartu nahi?

Ikastetxeetan banatutako fitxak bete behar dira izena emateko. Behin beteta, Gazte Informazio Bulegoan edo Sanjuandegiko auzo lokalean utzi beharko dira fitxak honako egun eta orduetan:

Maiatzak 18, asteazkena, 17:00etatik - 20:00etara, Xanjuandegiko Auzo Lokalean
Maiatzak 19, osteguna, 16:30etatik - 20:00etara, Gazte informazio Bulegoan
Maiatzak 20, ostirala, 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etatik 20:00etara, Gazte informazio Bulegoan

Izen-ematea 5 euro oraindu beharko da, bazkaria eta kamiseta barne. Hala ere, aurreko urteetako kamiseta izanez gero, 3 euro ordaindu beharko da izen-ematea. Hori bai, Ume egunean parte hartzeko ezinbestekoa da kamiseta eramatea. 

Gurasoek bazkariko prestaketa lanetan lagundu nahi izanez gero, izena emateko mahaietan jakinarazi beharko dute. Asko eskertuko da horien laguntza. 

Oharrak:

- LH 5 eta LH 6 mailetako umeek aukera dute egitarauko ekintza guztietan parte hartzeko, baina ez gara beraien arduradun egingo bazkalostetik aurrera.
- Ez da onartuko adierazitako egunetatik kanpo egindako izen ematerik.
- Txikienak 2011an jaiotakoak izango dira.

Arazoren bat edo zalantzaren bat izanez gero deitu 645 471 700 zenbakira edo idatzi xjauzolanean@hotmail.com helbidera.