Mantangorriren mezua

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2015ko eka. 8a, 15:15
Etorri da Mantangorri eta badoa. Badoa mundu zabaleko hainbat txokotara auzolanaren kultura ezagutzera. Bidean Nepalen egingo du paradatxoa gure elkartasun osoa adierazteko; baita auzoan egon nahi eta milaka kilometrotara dauden lagunen leku arrotzetan ere.\ \ Ze azkar pasatu diren egun hauek! Zenbat ilusio, zenbat neke, izerdi... Baina merezi izan du. Merezi izan du auzoa jendez lepo ikustea, adin guztietako jendea parte hartzen, elkarlanean... izugarria izan da! Gainera, geroz eta publiko anitzagoarengana heltzen ari gara!\ \ Festan baloreak lantzeko tartea ere izan da. Bide horretan, oraindik bidea luzea den arren, jai jasangarrien bidean pausoak ematen ari gara, ekitaldi guztietan emakueen presentzia bermartzen, euskara bultzatzen, elkartasuna zabaltzen...\ \ Eskerrik asko zuzenean edo zeharka lagundu diguten norbanako eta elkarte guztiei. Eta bereziki Urrestillako lagunei, inoiz ez digutelako hutsik egiten. Bejondeizuela! Zuekin edozer dugu posible.\ \ Badoa Mantangorri, berriz itzultzekotan. Baina itzulera nolakoa den gure esku dago. Gure ardura da etorkizuna, biharko auzoa. Indarrak batzeko garaia da.\ \ Guk argi dugu. Festa baliatzen dugu gauzak beste modu batera egin daitezkeela baieztatzeko. Festak eraldaketa sozialerako giltza dira. Eta aurtengoan ere horrelaxe izan da. Badoa Mantangorri, baina auzolanaren filosofia auzoan gelditzen da. Beraz, zabal dezagun filosofia hau gainontzeko egun guztietara! Jarrai dezagun biharko auzoa praktikatik eraikitzen.\ \ \"Herrikoiak gara, festazaleak, mundu berri baten asmatzaileak!\".