Gaur zabalduko da Ume Egunean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2015ko mai. 12a, 13:48

Badator Mantangorri eta aurretik baita Ume Eguna ere.

Ume Eguna maiatzaren 30ean, zapatuan, izango da. 11:00etan hasi eta 17:00etan amaituko da. Haurrek Egun honetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, eta haur txikienak 2010ean jaiotakoak izango dira.

Izen ematea 5 euro da. Haurrei kamiseta bana eta bazkaria emango diegu; aurreko urteren batetik kamiseta baldin badute, berriz, 3 euro ordaintzea nahikoa izango da.

Izena emateko hiru egun daude: maiatzak 13, asteazkena, 17:00etatik 20:00etara; maiatzak 14, osteguna, 17:00etatik 20:00etara eta maiatzak 15, ostirala, 17:00etatik 19:00etara. Izena ematera auzo lokal berrira, pistinara, joan beharko da esandako orduetan.

Egunean Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailetan dauden gaztetxoak bazkal ondoren ez dira begiraleen ardurapean egongo, bain nahi izanez gero joateko aukera izango dute.

Gurasoren bat ere egun honetan laguntzeko prest egongo balitz, begirale moduan, bazkari orduan esku bat botatzeko... eskertuko genuke.

Informazio gehiago nahi izanez gero ere bertaratu zaitezkete aurretik jakinarazitako ordutegian, igerilekura.

Besterik gabe, animatu guztiok!