Mantangorriri etorrera berezia prestatzeko lehen batzarra datorren asteazkenean, Iluntze auzo lokalean

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2015ko urt. 22a, 11:13
Kaixo Lagunok!\ \ Urruti dagoela dirudien arren, badator Mantangorri! Eta, auzotarrak jada hasiak gara prestaketa lanetan. Aurten, Mantangorriri etorrera berezia prestatu nahi diogu, eta baita gurekin pasako dituen egunak ere. Izan ere, aurten bost urte beteko ditu auzora etortzen hasi zenetik. \ \ Horretarako, urtarrilaren 28an, 21:00etan batzar zabala egingo dugu Iluntze auzo-lokalean. Guzti hori posible izateko eta festa parte hartzaileak antolatzeko, beharrezkoa ikusten dugu auzotar nahiz herritarren inplikazioa. Beraz, zuen aletxoa jartzera animatzen zaituztegu!\ \ Ezin baduzu egun horretan batzarrera azaldu, baina gurekin harremanetan jarri edota proposamenen bat egin nahi badiguzu idatzi lasai xjauzolanean@hotmail.com helbidera. \ \ Besterik gabe, bertan ikusiko garelakoan agurtzen gara!