[xanjuandei.com]\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 25a, 20:55
[xanjuandei.com]\ \ Ekaina datorren bezala, hasi da mantangorria gerturatzen Xanjuandei aldera. Hori dela eta gaur hemen elkartu gara egitaraua aurkezteko.\ \ Egitaraua bihar hasiko da egun guztian zehar umeen ekintzak eginez. Asteartean txiste kontalariak izango dira Garoa tabernan, asteazkenean bertso afaria Baigera IIn, Ostegunean Mus Txapelketa Ongi Etorri erretegian eta Mozorro Gaua Garoa eta Jim Clark tabernetan. Ostiralean festei hasiera emango zaie urtero bezala Mantangorriren jeitsierarekin. Ostiral gau osoan zehar eta zapatuan eta igandean egun osoan zehar ekintza ezberdinekin topatuko gara auzoko kaleetan zehar, besteak beste, afariak, bazkariak, kontzertuak, saloiko dantzak, zezena, Ainhoa Alberdiren lehen plazaratzea eta dantzari txikiak.\ \ Egun hauetako afari eta bazkarietarako txartelak Niza, Izaro eta Jim Clark tabernetan, Orkatz KEn, Baigera II elkartean eta Xanjuandeiko Iluntze Auzo Lokalean egongo dira salgai.\ \ Aurten aipatu, zero zabor herri ekimenarekin bat eginez edalontzi berrerabilgarriak ibiliko direla festetan egingo diren otordu guztietan.\ \ Besterik gabe, auzotar eta herritar denei dei egiten diegu festetan parte hartzera eta bide batez salgai ditugun zapi, maindire eta nikien bidez auzoa alaitzera.\ \ Eskerrik asko denoi etortzeagatik eta ondo pasa Xanjuandeiko festetan!