3. urtez jarraian, Santa Eskean aritu ziren auzotarrak\
\
www.xanjuandei.com\
\
Santa Ageda bezperatik gertuen dagoen larunbat goizean egin ohi dute ekimena XJ auzolaneanekoek. Kasualitatez, aurten larunbatean suertatu da ordea bezpera.\
\
Eguraldi hotzari aurre eginez, goizean goiz bazterrak berotzen hasi ziren trikiti hotsarekin. Aurten, inoiz baino lehenago hasi ziren, “goizeko 8:30etan, lehenengo aldiz auzoko baserrietara ere iristea” baitzen helburua.Gustura agertu dira berrikuntza honekin, “baserritarrek eskertu egin dute eurengana hurbiltzea”.\
\
Ondoren hamaiketakoa egin eta ohiko moduan, auzoko kaleetan aritu ziren eskean bazkalordura arte. Baigera IIn bazkaria egin eta Azpeitiko alde zaharrean jarraitu zuen parrandak.\
\
Santa Eskean ateratako dirua, ostiralean irekiko den auzoko lokalean burututako lanen kostuei aurre egiteko erabiliko dute, nahiz eta “ez zaigun iritsiko dena ordaintzeko”.