Auzotarron komunitatea indartzeko helburua

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2011ko urr. 5a, 21:10

Xj auzolaneaneko kideek, batzarra burutu zuten Irailean. Hiru urteko ibilbidearen ondoren, bilakaeraren balorazioa egin eta aurrera begireko lan ildoak zehaztu zituzten.

Helburu, auzo komunitatea sortzea dute. Horretarako hainbat bitartekoren inguruan ere urratsak emateko beharra azaldu dute. Bitarteko nagusietaz, ekimenak, lokala, bitarteko ekonomikoak, antolakuntzaz eta bitarteko komunikatiboez aritu ziren batzarrean.

Ekimenak eta lokala

Ekimenak helburu izan beharrean, auzo komunitatea indartzeko tresna moduan kokatzea izan da urrats garrantzitsuetako bat. Gauza bera gertatu da lokalarekin.

Antolakuntza

Xj auzolaneaneko kideak, 21 inguru izatera iritsi dira eta horrek antolakuntza beharrak handitu dituela ondorioztatu dute, besteak beste lan taldeak eta talde iraunkorra sortuz. Bestalde, auzotar sare bat osatzeko erronka ere euren gain hartu dute, festetan adibidez, ehun bat auzotarrek hartu zuten parte antolakuntzan.

Bitarteko ekonomikoak eta komunikatiboak

Edozein eragilek bezala ezinbesteko zutabeak dira hauek. Auzo elkartearen kasuan, autonomia ekonomikoa izateari garrantzia eman zaio. Ekonomiari dagokionez, gestioan findu deharra azpimarratu da.

Bileran hartutako erabakiak akta batetan jaso dituzte.

informazio guztia: www.blogak.com/xjauzolanean