Jende ugarik parte hartu du Auzorock 2 jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2011ko ira. 19a, 01:09

Ostegunean hasi eta hiru egunez musikak hartu du Xanjuandei auzoa eta herriko musika talde ezberdinak entzuteko aukeraren aurrean, eguraldi txarraren gainetik, ez dute hutsik egin herritarrek.

Kontzertu guztietan jende mordoxka ibili da eta arretaz jarraitu dituzte zaleek musika talde ezberdinak. Nabarmentzekoa izan zen, 12 Triburen kontzertuan sortu zen giroa.

Bestalde, herri bazkarian 180 lagunek bazkaldu zuten eta 100 inguru izan ziren alde zaharrerainoko kalejiran parte hartu zutenak.

blogak.com/xjauzolanean