Hiruk@teren emanaldiarekin abiatuko da Auzorock 2

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2011ko ira. 15a, 13:09

Gaueko hamarretan izango da kontzertua. Ordubetez, poesia musikatuaz gozatzeko aukera izango da Izaro Tabernan. Euskal Herrian poesian aritzen diren idazle ezberdinen lanak entzun ahal izango dira.

Hiru egunez musikak hartuko du auzoa eta Larunbatean lehertuko da jaia, beste hainbat eragilerekin batera antolatu den Auzolanari Klik! Kilometroen aldeko jai handiarekin.

Informazio guztia blogak.com/xjauzolanean helbidean.