AuzoRock

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2010ko ira. 14a, 15:09

Abuztuko oporraldia amaitu bezain laister, martxan da xjauzolanean. Iraileko tristurei aurre egiteko eta musika jaialdi xume batekin eman nahi zaio hasiera ikasturte berriari. Inguruko eta herriko talde ezberdinek joko dute Irailaren 17 eta 18an, AuzoRocken lehen edizio honetan, Zortzi talde izango dira guztira: ostiralean, 20:00etatik aurrera Arantzetan, Azkaiter Pelox eta Abaro entzuteko aukera izango da eta larunbatean berriz, 18:00etan hasi eta afalordura arte In Your Face, Pill Head, Bronze, Dark Code eta Karkaba  izango dira, giroa jartzeaz arduratuko direnak.

Xj auzolaneanek bere aldetik, Bodega taberna zabalik izango du ekimenak dirauen bitartean, aurrekontuari aurre egin ahal izateko.

Hurbildu, entzun, dantzatu eta gozatu!