AuzoRock

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2010ko ira. 1a, 11:09

Ikasturte berriari hasera emanez, AuzoRock jaialdia antolatzen hasiak gara auzoan, Irailaren 17, 18 eta 19an ospatuko dena. Udan kartel informatiboak jarri ditugu entsegu lokaletan, musika taldeentzat.

Bihar, Irailak 2, gaueko 9etan Xanjuandeiko lokalean (Bodega) egingo den batzarrera dei egin nahi diegu jaialdian parte hartu nahi duten musikari guztiei.

Jaialdiaren nolakotasuna(egunak, ordutegia etab.), musika taldeekin hitz egingo da (segun eta zenbat talde diren, zer planteamendu egiten diren, bitartekoak etab.).

Hitzordura azaldu ezin, baina interesa duten taldeak, lehenbailen gurekin kontaktuan jartzea komeni da (xjauzolanean@hotmail.com helbidean).

Hemen duzu aukera! Animatu!