III. Lore Azoka

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2010ko mai. 7a, 12:05

Larunbatean, maiatzak 8, ospatuko da xanjuandegi auzoan lore azokaren III. edizioa. Iaz baino postu gehiago izango ditugu aurtengoan eta nahi duenak, izango du etxeko balkoia apaintzeko aukera ederra. Bide batez, mallabiarrak ere izango dira, etxeko opilak eta antzeko produktu goxoekin euren postua jarrita.

Auzoko lokala

Bukatzeko, xj auzolaneanek, lokal bat alokatu duela jakinarazi nahi du. Udalak duela hilabete baino gehiagotik badu honen berri. Epe motzean emango ditugu xehetasunak publikoki, itxaropenez ekin diogu auzoa indarberritzeari!

Aurtengo Xanjuandegiko Festetan ere indar asko egiten ari gara eta berrikuntza ugari izango direla aurreratu dezakegu.

Auzolanean, bidea egiten ari gara!