Sinadura bilketaz

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2010ko urt. 5a, 19:01

Aipatu genuen auzorako proiektuen artean lehentasuna ematen geniola lokal bat eskuratzeari, bide honetan martxan jarri genuen sinadura bilketaz honakoa esan nahi dugu:

Abendu hasieratik martxan da auzorako izango den lokal bat eskatzeko sinadura bilketa. Izan duen harreraz eta orain artekoaz  gustura bagaude ere, dinamika hau, Urtarrilaren amaiera artekoa izango da. Horregatik guztiok animatu nahi zaituztegu azken txanpa honetan zeuen sinadurarekin atxikimendua ematera.

Atxikimendua honako lekuetan eman daiteke:

Auzoan

  • Bapi
  • Jim Clarck kafetegia
  • Rocha's taberna
  • Niza Taberna
  • Ongi Etorri jatetxea
  • Garoa taberna
Alde zaharrean
  • Orkatz KE
  • Txarrantxa taberna
Horietaz gain...

Larunbat eguerdietan auzoan bertan mahaia jarriko dugu sinadurak pilatzen jarraitzeko.

Atxikimendua eman duzuen guztioi eskerrik asko eta gainontzekooi, animatu! Badakizue non gauden!