Lokala auzoarentzat!

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2009ko abe. 7a, 12:12

Hainbat auzotan (alde zaharrean, erdigunean, damason, urrestilanĀ…) badaude lokal ezberdinakĀ… hau horrela izanik, zergatik ez dugu guk ere lokalik azpeitiarren ia heren bat bizi garen auzoan?

 

Urritik, lokala auzoarentzat kanpaina martxan jarri du eragileak. Sinestekoa ez bada ere, ez dago lokal publikorik Sanjuandegi osoan gaur egun. Lehentasuna eman diogu hutsune hau betetzeari. Gure ustez, auzoarena izango den lokal bat behar dugu.

 

Lokal honek irekia izan behar du, edozein auzotar edo auzoko eragilerentzat eta bere gestioa ere auzotarron esku egongo da. Hamaika erabilera izan ditzake gainera: bilerak, mahainguruak, umeen meriendak, jarduera eta tailerrak, biltokia etab.

 

Azken egunetan atxikimenduak biltzeari ekin diogu, auzoak behar duen lokala izan dezan. Merkatariekin, tabernekin eta nola ez, auzotar guztiokin. Adi egon, zure atxikimendua ere laguntza ederra izango baita dinamika honetan. Gainera behin lokala lortuta, guztiok erabili ahal izango dugu geure behar ezberdinak asetzeko.

 

Bukatzeko, gure aldetik hartu dugun neurria publiko egin nahi dugu: orain arte, parrokiak utzitako lokaletan aritu gara lanean, hau eskertuz, giltzak itzultzea erabaki dugu eta bilerak kalean egiten hastea era berean. Gure ustez, arazoa ezkutatzen baitu orain arte bezala jarraitzeak.

 

Xj auzolanean