Naroa Muñoz Gipuzkoako txapeldun, pistaz kanpoko altuera jauzian

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2017ko mai. 18a, 10:34
Pistaz kanpoko denboraldiaren eta uztail erdira arte luzatuko diren txapelketen hasiera izan da joan den asteburukoa Xeyeko kirolarientzat. Jubenil eta junior mailako Gipuzkoako txapelketak ospatu ziren Anoetako miniestadioan, eta asteburu benetan ona eta berezia izan da Xeye taldearentzat. Hainbat lopen eskuratu zituzten Xeyeko atletek, baina azpimarragarria da, Naroa Muñozek Gipuzkoako pistaz kanpoko altuera jauzian lortutako aurreneko postua.\ \ Hemen Xeyek joan den asteburuan jokatutako Gipuzkoako txapelketako kronika-laburpena:\ \ Larunbat arratsaldean Aitor Madrazo izan zen aurrena lehiatzen 1500m-etan 04:16 denborarekin. Nagore Odriozolak kadete mailako 100m-etan parte hartu zuen, eta aretoz kanpoko denboraldia oso indartsu hasi duela erakutsi zuen 13,24 denborarekin 5. postua lortuta eta podiumetik 4 zentezimetara bakarrik. Ondoren, Ekain Uzkudunen txanda izan zen Disko Jaurtiketan, azkenaldian abiadurako probetan zentratuta dabil azpeitiar gaztea, baina aurreko urteetan txukun moldatzen zen modalitate honetara itzultzeko hautua egin zuen asteburu batez, eta 25 metroko jaurtiketarekin lan polita egin zuen. Aitor Zubillaga eta Aintzel Bereziartuak goraipatzeko lana egin zuten 100m-etan, lehena 11,16 denborarekin Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen eta Uztailean Granollersen ospatuko den Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuen. \ \ Aintzelek ere izugarrizko lasterketa egin eta bere marka pertsonalari segundo erdia baina gehiago kendu zion 11,69 denborareki kaugarren postuan sailkatzeko, itxura oso ona dauka Aintzelen aretoz kanpoko denboraldiak. Nerea Rezabal ere ildo beretik hasi da, eta Gipuzkako txapelketarako baliagarria ez zen 300-eko lasterketan parte hartu eta berriz ere bere denbora onena egitea lortu zuen 46,36 eginez, indartsu hasi da aurtengoan. \ \ Larunbateko jardunaldiari amaiera emateko Xeye atletismo taldeak aurreneko aldiz errelebo probetan parte hartu zuen, eta benetan momentu berezia izan zen. Ekain Uzkudun, Aintzel Bereziartua, Jokin Lete eta Aitor Zubillagak osatu zuten 4x100m gizonezkoen erreleboa, nesketan berriz, Yania Tena, Eneritz Aramendi, Larraitz Blanco eta Nagore Odriozolak osatu zuten 4x100m emakumezkoena. Lan oso ona egin zuten bi erreleboek; 46,52 denborarekin aurrenak eta 53,02 bigarrengoak. Une oso berezia izan zen gure taldearentzat. \ \ Igande goizean bigarrengo jardunaldia izan zen, eta Xeyeko hiru kide izan ziren lehiaketan. Naroa Muñoz pista estalikoa amaitu zuen ildo beretik hasi da pistaz kanpokoan, 1,48ko altuera gaindituz Gipuzkoako Txapeldun bilakatu zen, lan bikaina. Ondoren, Aitor Zubillagaren txanda izan zen 200m-etan, Gipuzkoako azpi txapeldun bilakatu zen bere marka pertsonala eginez 22,69 denborarekin, horretaz gain, denbora horrekin Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen modalitate horretan ere. Asteburua amaitzeko Yania Tenak 200m-etan parte hartu zuen eta 28,22 denborarekin bosgarren postuan sailkatu zen, sentsazio oso onak erakutsi ditu asteburu honetan. \ \ Amaitzeko, erreleboetako probetako aurreneko parte hartzea azpimarratzea nahiko genuke, orain dela gutxi Xeye taldearentzat modalitate horietan parte hartzea pentsaezina zen, bai inguru hauetan abiaduran jarduten zuen jende gutxiagatik eta baita modalitate hau atletismoko pista gabe entrenatzea oso zaila delako. Hala ere, pixkanaka lan eginez eta irudimenarekin pauso txikiak emanez goaz benetan gustuko dugun kirol honetan.