Kakutera igoera bertikala jokatuko da irailaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko abu. 12a, 12:57
Izerpin Kakutea I. Ixoerie lasterketaren kartela

Lehenengo aldiz jokatuko da Izerpin Kakutea I. Ixoerie lasterketa bertikala.

 

 

Irailaren 3an lehenengo aldiz jokatuko da Izerpin Kakutea I. Ixoerie lasterketa bertikala. Lasterketa Azkoitian izango da, eta Kakutera joaten diren kirolariek 3,6 kilometroko ibilbidean eta 825 metro igo beharko dituzte gauez.

Lasterketa bertikala edonork egiteko modukoa izango da, ez baitu zailtasun teknikorik izango. Azken 20 metrotan harri pixka bat egongo da, baina ondo argiztatuta egongo da guztien erosotasunerako. Bi zati oso ezberdin ditu lasterketak: aurrenekoan, pista eta bidexka erosoa da, eta nahi duenak korrika egiteko aukera izango du tarte horretan. Behin ibilbidearen erdia egin ostean, berriz, malda da nagusi.

Lasteketa 22:00etan abiatuko da Balda Plazatik, eta banaka aterako dira kirolariak. Behin amaitu ostean, sariak eta opariak banatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Kakutera igoeran parte hartu nahi dutenek  Kirolprobak.com webgunean edo Azkoitiko Yoko Kirolak dendan eman beharko dute izena.