Dominak eta marka onak Xeyekoentzat aire libreko txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko mai. 30a, 14:44
Hainbat txapelketa izan dira astebukaera honetan. Batetik, Bilbon, infantil mailako Euskadiko txapelketak lehiatu dira eta bertan taldekide bat izan dugu, Gipuzkoako selekzioarekin lehiatzen. Bestetik, Donostian, maila nagusiko aire libreko Gipuzkoako txapelketak lehiatu dira, eta sei taldekide aritu ziren han. \ \ Naroa Muñozek hirugarren postua lortu zuen Euskadiko infantil mailako txapelketan, bere marka hobetuz eta 1,49 metro gaindituz altuera jauzian. \ \ Nagore Odriozolak bere marka hobetu zuen Donostian, aurretik zuenari denbora askoz atereaz; 100 metrokoa 13.17an egin zuen. \ \ Yania Tena, berriz, Donostian bi egunetan lehiatu zen. Larunbatean, 400 metroko proban, apurka-apurka bere denborarik onenetara itzultzen ari dela baieztatu zigun, 1:03.94an geldituz konometroa. Igandean, berriz, urduritasunak alde batera utzita, 200 metrotan bere marka hobetu zuen, 27.37 eginez. \ \ Jon Perez azkenaldian sasoiko dabil, bere markak hobetzen ari da azken asteetan eta dominak lortzen batean eta bestean. Larunbatean Gipuzkoako 1.500 metrotako txapeldun izan zen, 4:06ko denborarekin. \ \ Amets Aranberrik lan ona egin zuen, 1.500 metrotako proban hamargarren denborarik onena egitea lortuz, 4:24. \ \ Asier Fernandez ere azkenaldia oso indartsu dabil. Oraingoan 5.000 metrotan hartu zuen parte, eta hirugarren postua lortu zuen, brontzezko domina kolkoratuz; bere denbora 15:22 izan zen. \ \ Azkenik, Aitor Zubillagak ezin izan zuen bere proba amaitu. Astean zehar izandako arazoek beren emaitza izan zuten, eta min harturik gelditu behar izan zuen probaren erdian. Espero dugu laster itzuli ahal izango dela onena ematera.