Xeyeko korrikalariek emaitza onak Gipuzkoako pista estaliko maila nagusiko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko ots. 11a, 10:43
Joan den asteburuan, otsailaren 6an eta 7an, izan zen Gipuzkoako Maila Nagusiko Txapelketa Donostiako pista estalian. Xeye taldeko bost atletak hartu zuten parte bertan, modalitate desberdinetan.\ \ Korrika egiten lehenak Aitor Zubillaga eta Nagore Odriozola izan ziren, biak 60 metroko proban. Aitorrek ez zuen irteera oso ona egin; hala ere, bere marka 7.43tik 7.42ra jaistea lortu zuen eta, horrela, sailkapen nagusian postu onean gelditu zen. Nagore Odriozolaren kasuan, saio ona eta garbia egin zuen; horrela, bere marka jaitsi zuen, 8.60tik 8.40era.\ \ Altura jauzian Naroa Muñozen txanda izan zen. Hainbat salto egin ondoren, 1.40 metroko markarekin amaitu zuen, \"gustura\" egindako lanarekin. \ \ Jon Perez krosean murgilduta egon da azkenaldian baina larunbatean berriro pistan lehiatzeko aukera izan zuen. 1.500 metroko proban, 9:05eko emaitzarekin Gipuzkoako maila nagusiko txapeldun izan zen. Igandean, Amets Aranberri izan zen anoetako belodromoan, 3.000 metroko proban. 9:30ean gelditu zuen denbora eta sailkapenean seigarren postua lortu zuen.\ \ Guztiak gaztetxoak izan arren, maila guztietako atleten aurka aritu ziren, eta emaitzek itxaronpetsu uzten gaituzte etorkizunera begira.