Diskoa eta altuera jauzia: gorago goaz eta urrutirago

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2016ko urt. 27a, 14:07
Oso zaila da baliabide gutxirekin, atletismoaren zenbait modalitate lantzea. Demagun, futbolean baloirik gabe edo saskibaloian saskirik gabe entrenatzearen parekoa dela, gurean jauziak eta jaurtiketak probatzea. Horren aurrean, imajinazioa eta gogoa jartzen ditugu. Horren adibide dira joan den aste bukaeran lorturiko emaitzak. Beste behin, harriturik gelditzen gara zenbait atletekin, eta horrek ematen digu indarra lanean jarraitzeko. \ \ Larunbatean, Donostiako belodromoan, urteko aurreneko konpetizioa izan zuen Naroa Muñozek altuera jauzian. 1,41 metroko jauzia egitea lortu zuen, horrela bere marka pertsonala hobetuz. \ \ Igandean berriz, Tolosako Berazubin, Ekain Uzkudunek disko jaurtiketako aurreneko lehiaketa izan zuen. Diskoa 31,14 metrora botatzea lortu zuen bere jaurtiketarik onenean. \ \ Apurka-apurka, gorago goaz eta urrutirago, ametsak betez.