XEYEko kideek emaitza onak lortu zituzten Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko abe. 1a, 15:01
Joan den igandean, azaroak 29, Euskal Herrian ogiten den maratoi famatuena izan zen Donostian. 38. edizioa izan da aurtengoa. Maratoia ospatzeaz gain, beste bi lasterketa ere antolatzen dituzte, maratoi erdia eta 10 kilometroko lasterketa. Maratoian distantziako Gipuzkoako txapeldunak erabaki zituzten, eta hilabete luzeak entrenatzen aritu dira zenbait atleta egun horri begira. XEYEk hiru lasterketetan izan du partaidetza aurtengoan; zortzi taldekidek hartu dute parte, zehazki. Horietako batzuk emaitza bikainak lortu dituzte, gainera.\ \ Xabier Lasak, Xeyeko kide ez izan arren eta federatuta ez badago ere, Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen (2:28:34). Baina federatuta ez dagoenez, ez du Gipuzkoako Txapeldunari dagokion saria jaso. Beraz, 7. postua eskuratu du sailkapen orokorretan eta lehen postua beteranoetan. \ \ Hona Xeyeko lasterkarien markak:\ \ Maratoian:\ \ Pedro Muñoz (2:31:10): 10. postua sailkapen orokorrean eta 2. postua Gipuzkoako Txapelketan. \ \ Andoni Sudupe (2:39:06).\ \ Nerea Azpiazu (3:15:34): 3. postua Gipuzkoako Txapelketan.\ \ Maratoi erdian:\ \ Agustin Ruiz (1:13:56).\ \ Jokin Sudupe (1:16:49).\ \ Aitor Sotil (1:17:06).\ \ 10 kilometroko proba:\ \ Josu Larrañaga (38:05)\ \ Podiumetan egotea egokitu zaigu oraingoan, eta poz handia da gu bezalako talde batentzat, zarata handirik atera gabe, gauza handiak lortzen ari baikara. Lan bikaina egin duzue eta harro gaude zuetaz! Zorionak!