Hemen duzue, San Silbestrerako entrenamenduen azken blokea. Ez ahaztu izena ematearekin, dorsal kopurua mugatua da-eta aurten. Izena emateko egin klik lotura honetan: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1433\
\
- Entrenamenduekin hasi aurretik, gomendagarria litzateke, esfortzu proba bat egitea. Horrela gure gorputzaren berri jakiteko, eta kirol honetarako prestatuak gauden ikusteko.\
\
- Entrenamenduek, orientazio modura balioko dute eta, orokorrean, inoiz korrika ibili ez diren pertsonei zuzenduak daude.\
\
- Saio bakoitzaren artean komeni da, gutxienik, egun bateko atsedena.\
\
- Luzaketa, adominal eta lunbareen ariketak, erlajazio ariketak eta korearen ariketak, Interneten aurki daitezke.\
\
- Saio guztien aurretik beroketak eta luzaketa dinamikoak egitea gomendatzen da.\
\
- Lau aste falta dira urtea amaitzeko, Animatu zaitezte!\
\
Bederatzegarren astea: azaroak 30 abenduak 6.\
\
1. saioa: 30' lasai + 8 progresibo (80 metro inguru poliki hasi eta sprint txiki batean amaitu) + abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.\
\
2. saioa: 40' lasai. + erlajazio ariketak (sauna lehorrean 7´).\
\
3. saioa: 10' lasai + 5' biziago (kilometroko 15\" azkarrago) + 10' lasai. + core ariketak / luzaketak.\
\
Hamargarren astea, abenduak 7-13:\
\
1. saioa: 30' lasai + 10 progresibo + abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.\
\
2. saioa: 10' lasa + 10' biziago + 10' lasai + erlajazio ariketak (sauna lehorrean 7´).\
\
3. saioa: 40' lasai + 4 progresibo + core ariketak / luzaketak.\
\
\
Hamabigarren astea, abenduak 14-20:\
\
1. saioa: 10' lasai + 10' biziago + 10' lasai + abdominalak + lunbarak landu / luzaketak.\
\
2. saioa: 30' lasai + erlajazio ariketak (sauna lehorrean 7´).\
\
3. saioa: 15' lasai + 5' biziago + 15' lasai + core ariketak / luzaketak.\
\
\
Azkenengo egunak:\
\
1. saioa: 20' lasai-lasai + 6 progresibo.\
\
Abenduaren 31n, lasterketa.