Soriako Krosean izan dira Xeyeko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko aza. 25a, 08:15
Hotzari aurre eginez, ostiralean maletak hartu eta taldeko 21 kide Soriara abiatu ginen. Astebukaera ezberdin bat pasatzeko asmoz eta igandean bertan izango zen Nazioarteko Krosean parte hartzeko ilusioarekin antolatu genuen astebukaerarako plana. Gazte eta heldu, elkarrekin bizikidetza lantzen eta, akaso, gazteenentzat eredu izan daitezkeen uneak bizitzen. Nola entrenatu lasterketa aurreko egunean, zer jan, ohiturak eta azken finean, denok urduri jartzen garela erakutsi, eta etorkizunean denoi erabilgarri izango zaizkigun ikasgaiak izan daitezkeela uste dugu.\ \ Lasterketako emaitzak oso onak izan ziren. Denek maila aparta erakutsi zuten. Oso ongi antolaturiko lasterketa da eta plazer bat izan da bertan lehiatzea. Hauek dira taldeko kideek lorturiko sailkapenak:\ \ Junior mutila:\ \ 24. Aitor Madrazo\ \ Beterano mutila:\ \ 1. Pedro Muñoz\ \ Kadete mutilak:\ \ 21. Unai Beristain\ 24. Iker Uria\ \ Kadete Neskak:\ \ 5. Ihintza Arakistain\ 10. Eneritz Aramendi\ 12. Naia Aleson\ 14. Naroa Muñoz\ \ Lasterketa Herrikoia:\ \ 4. Jokin Lete\ 9. Amets Aranberri\ 23. Egoitz Arruti