Pasa den ekainaren 14an, Xanjuandegin ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko uzt. 3a, 10:45
Pasa den ekainaren 14an, Xanjuandegin ospatu genuen Nepalen aldeko kros solidarioa antolatu genuen talde ezberdinen izenean, eskerrak eman nahi genizkizuen bertan parte \ hartu zenuten guztiei. Gure eskerrik beroenak, espero genuena baino askoz jende gehiagok parte hartu zenutelako bertan, eta giro bikainean ospatu genuelako ekimena. \ Eskerrak baita ere, egunean bertan bolondres moduan esku bat bota zeniguten guztioi eta nola ez, Azpeitiko udalari, emandako laguntzarengatik. \ Barkamena eskatu nahi genuke izenak ematerakoan izan genituen arazoengatik, guretzat lan berriak izan dira baina asko ikasi dugu eta datorren urterako, gauzak hobeto egingo ditugu! \ Gogorarazi nahi genizuen, egin zenituzten ekarpen ekonomiko guztiekin bildutako dirua, Nepalgo lurrikara bortitzek hango umeengan utzi dituzten ondorio psikologiko larriak \ tratatzeko proiektu batera bideratuko ditugula. \ Child bright elkarteak Nepalen burutzen dituen proiektuen berri gehiago jakin nahi baduzue edota gurekin harremanetan jartzeko, gure web orria bisita dezakezue: \ www.childbright.org \ Amaitzeko, Xanjuandegiko festetan aurten ere child bright tonbola solidarioa irekita egon da, child bright fundazioak Azpeitiko merkatari, tabernari, lokalaren jabeei eta bertan \ lagundu eta urbildu ziren guztiei eskerrak eman nahi zkiogu. \ \ \