Euskadiko eskolarteko jokoak

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko eka. 3a, 08:57
Azken urteetan Xeye taldean aldaketa batzuk ematen ari dira. Horren adibide ditugu gure taldean hain ohiko izan diren krosetako lasterkari eta distantzia luzeko atletez gain, atletismoaren beste modalitate batzuetan sortzen ari zaizkigun kirolariak. Apurka-apurka, jaurtiketa ezberdinetan, jauzietan, abiadura probetan eta hesietan gure atletak ikustea nahi genuke, anekdota soil izatetik harago.\ \ Bide horretan, emaitza onak lortu ditugu. Azpimarratu nahi genuke, joan den larunbatean Euskadiko Eskolarteko jokuen infantil mailako txapelketan parte hartzeko aukeratua izan zela Ekain Uzkudun. Gipuzkoako txapelketan disko jaurtiketan laugarren egin ostean eta pisuan hirugarren postua lortu ondoren, Gipuzkoako selekzioarekin lehiatzeko aukera izan zuen. Disko jaurtiketan aritu zen, bertan brontzezko domina eskuratuz.