Asteburu bikaina taldearena!

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko ots. 27a, 14:11
Beste behin, asteburu bikain bat bizi izan du gure taldeak, arrakastaz beterikoa. Alde batetik Donostian Euskadiko pista estaliko jubenil eta juniorren txapelketa zen. Oraingo honetan hiru taldekide izan genituen: Yania Tena, Jon Perez eta Jone Zabaleta. \ \ Jon Perez 1.500 metrotan irten zen, oraingo honetan 800 metrokoa alde batera utzita. Denborak alde batera utzi eta titulua zuen begiz jota. Hutsik egiten ez duen mutila da eta oraingo honetan ere txapeldun izan genuen. 4'14'' behar izan zuen proba irabazteko. Erraz esaten da, baina beste txapel bat etxerako! Jonen hitzetan, \"lasterketan zehar asko disfrutatu dut, komeni zitzaidan moduan joan da lasterketa osoa eta oso pozik nago titulu berriarekin\". Hurrengo helburuak krosean ditu, ordea, igande honetan taldekako Espainiako Txapelketa izango dute eta banakakoan ere lan polita egitea espero du. \ \ Yania Tenak 400 metrotan hartu zuen parte. Ez zuen bere denborarik onena egin, baina gustura egindako esfortzuarekin; 1'06'' izan zen bere denbora. Krosetan ez dugu asko ikusi, baina orain dela bere ordua dio bere entrenatzaileak. Pistan emango du zeresana gure azpeitiarrak.\ \ Eta, azkenik, Jone Zabaletak 800 metroak egin zituen. Beno, egin eta irabazi. Honentzat ere Euskadiko beste txapel bat etxerako; 2'21'' denborarekin, nahiko erraz gailendu zen. Nahiz eta pistan buru-belarri sartuko den, Espainiako kros txapelketara joango da eta ziur gaude bere maila bikain hori erakutsiko duela.\ \ Eta dena ez denez pista, bakarren bat krosean izan genuen. Igandean, Ordiziako krosean, Jokin Lete taldekidea izan genuen. Azken aldian honen gorakada nabarmena da eta argi mutil honekin aurrerantzean, lasterketa zoragarri baten ostean, garaipena lortu baitzuen! Aurrerantzean aurkariek beste begi batzuekin begiratuko diote. Zorionak Jokin!\ \ Eta, azkenik, beste hiru taldekide Zumaian izan genituen, bertako lasterketa herrikoian parte hartzen. Agustin Ruizek lasterketa borobila egin zuen eta 7. postuan sartu zen 10 kilometro pasatxoko ibilbidean. Lander Zabala ez zen urruti, 17. sartu zuen zestoarra. Eta taldea itxiz, Gorka Malo 32. postuan.\ \ Horrela bada, beste horrelako asteburu baten zain geratzen gara. Gogoratu, igandean Caceresen izango ditugula gure junior mutilak, taldea ordezkatzen, Espainiako taldekako txapelketan. \